2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna


GORPUTZ GAITASUNAK

Hirugarren zikloan Gorputz Gaitasunak lantzen hasiak gara.
Gorputz Gaitasunak dira edozein mugimendu egiteko martxan jartzen ditugun gaitasunak:
Erresistentzia
Malgutasuna
Abiadura
Indarra.

Irudi hauetan Indarra lantzeko egindako ariketa bat ikus dezakegu










ARANZTARRAK HENDAIARA BIZIKLETAZ

Urriaren 20an, eguraldia lagun, Arantzako eskolako 3. zikloko eta DBHko ikasleak Hendaiaraino joan ginen bizikletaz.
Bidea luzea izan arren, ikasleak primeran ibili eta gustura aritu ziren Hendaiako parkeko bizikletentzako zirkuituan.
Irteera hau, "Bizikletaz gabiltza" Unitate Didaktikoaren barrenean kokatzen da. Bost saiotan bizikletak erabili ditugu, bizikletaren gainean abilezia eta erresistentzia landu nahian.
Irteera hau aitzinera eraman ahal izateko Foru Zainen laguntza izan genuen eta gurasoei esker Beratik Arantzara kotxez itzuli ginen.





































2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

SARRERA


Blog honen helburua Gorputz Heziketarekin eta Osasunarekin loturiko informazioa Ricardo Baroja Hezkuntza Komunitatearen esku jartzea da.

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

HEZKUNTZA PSIKOMOTRIZITATEA


        Gure eskolan psikomotrizitate gela bat dugu (salto-salto gela) eta bertara 3 urtetik 2. maila bitarteko ikasleak joaten dira. 3 urtekoak astean hirutan joaten dira, 4 eta 5 urtekoak asten bitan, 1. eta 2. mailakoak astean behin eta T.U.ko ikasleak astean bitan. Psikomotrizitate saioek ordu bat eta erdi irauten dute gutxienez. Hona hemen saio baten adibidea:
Salto - salto gelara joateko ordua da. Eskailerak igo eta psikomotrizitate gelako ate ondoan esertzen gara. Zapatak kendu eta isiltasuna lortu ondoren arauak azaltzen dizkiegu, korroan eserita gaudela.
Hemen nahi duzuena egiten ahal duzue oinarrizko araua betez gero: norberaren burua eta bertzeak errespetatzea.
Haur batzuk solasean hasten dira eurek ere arauak erran nahi dituztela adierazteko.
- Ezin da iletik tira- batek. Ezin da zimiko egin- bertze batek. Ezin da...
- Beno, beno. Ongi da. Badakigu zer ez den egiten ahal baina... zer egiten ahal da?
Denak isilik gelditu dira. Batek “jolastu” erraten du, bat batean.
- Horixe, jolastu. Horretara gatoz hona, jolastera. Has gaitezen, bada!!
Ikasle guztiak lurrean eseri dira, euren parean duten goma-espumazko paretari begira.
- “Tomate” hitza erratean denak atera lasterka eta pareta bota ezazue!!
- Toma... ti. Toma... to. Toma... ta. Toma... te!!!
Honekin inpultsibitatearen kontrola lantzen dugu. Hitza zuzen erran arte geldi – geldirik egon behar dute. Batzuei izugarri kostatzen zaie. Segituan atera nahi dute pareta (heldua, psikomotzizistarentzat) botatzera.

Eta paretaren atzean zer?
Txiki Park-a!!! Koltxonetak, oreka bankuak, bizkarrekoak, eskailerak, altura desberdinetako eremuak...
Batzuk beldurrez eta, bertze batzuk, ausardiaz, handik hona ibiltzen dira.
Ikasleren bat ez da irakaslearen ondotik bereizten. Denbora behar du konfiantzaz aritu ahal izateko. Horixe da gure lana, konfiantza hartzen laguntzea.
Gelako eremu desberdinetan murgiltzen dira ikasleak: batzuk ez dira geldirik egoten eta bertze batzuk, aitzitik, eraiki duten etxe barrutik ez dira ateratzen.
Emoziotik ateratzen laguntzeko ipuina kontatzeko ordua dela erraten diegu. Ipuinaren bidez gelan bizi dutenetik ateratzen, distantzia hartzen laguntzen diegu. Gainera ipuinak hagitz loturik daude eurek egunero bizitzen dituzten esperientziekin; beldurrak, inbidia, handitu nahia...
Bukatzeko marrazki bat egiten dugu. Marrazkiak bizi izan dutena errepresentatzeko aukera ematen die.
Gelara itzuli aurretik berriro zapatak janzten ditugu.
Gaur ere saio bikaina burutu dugu psikomotrizitate gelan. Ikasle bakoitzak bere ibilbidea egin du eta irakaslea ere han egon da, laguntza behar izan duenean bere ondoan eta berarekin zegoela ikus zezan. Psikomotrizitate gelan irakasleak ez du agintzen ikasleek zer egin behar duten. Bere zeregina bestelakoa da; ikaslea lagundu, ziurtatu bere ibilbidean.

Horrelakoxeak izaten dira gure psikomotrizitate saioak. Gure ikasleak  salto – salto gelara joateko irrikan egoten dira, agindurik gabeko eskola eremura. 

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

12 CLAVES PARA RETRASAR EL ENVEJECIMIENTO DEL CEREBRO


El neurocientífico Fancisco Mora, en su libro "Se puede retrasar el envejecimiento del cerebro: 12 Claves" explica de forma amena cómo conseguirlo. 
12 Consejos del Neurocientífico Paco Mora, para mantener un cerebro saludable, extraídos del programa redes (rtve)  http://www.rtve.es/television/redes/

1. COMER MENOS. Comer más de lo que necesitamos aumenta el estrés oxidativo del organismo, que agrede a las proteínas, a los lípidos, al ADN y al cerebro. Menos comida potencia la producción de nuevas neuronas en el hipocampo, la región encargada del aprendizaje y la memoria, aumenta la sinapsis y favorece los mecanismos de reparación neuronal.

2. DEPORTE DE FORMA REGULAR. Men sana in corpore sano. Al practicar deporte aeróbico de forma habitual y continuada segregamos unas sustancias que repercuten en una mayor plasticidad del cerebro. Se potencian las sinapsis entre neuronas, la clave del aprendizaje y la memoria.

3. EJERCICIO MENTAL. Hacer ejercicio mental todos los días. Jubilarse no implica sentarse en el sofá de casa a ver la tele, hacer crucigramas o leer. Debemos estimular la mente con retos; por ejemplo: aprender un idioma nuevo. Es una tarea fascinante, que requiere esfuerzo, pero que produce mucho placer, porque es útil y porque provoca la admiración de los demás.

4. VIAJAR MUCHO. Viajar requiere, en esencia, aprender y memorizar, adquirir percepciones y memorias nuevas. La rutina es nefasta para el cerebro. Además, viajar genera un cúmulo de emociones, que es realmente lo que mueve a nuestras neuronas.

5. VIVIR ACOMPAÑADO. Una buena salud mental pasa por tener relaciones buenas y constantes con los demás. La transferencia emocional tiene muchas ventajas sociales. Quienes viven en pareja y tienen amigos se adaptan mejor a los cambios.

6. ADAPTARSE A LOS CAMBIOS. Adaptarse quiere decir también asumir los tiempo que corren. Si nos aislamos, si decimos "yo ya soy muy mayor para esto", lo único que conseguimos es estresarnos emocionalmente.

7. EVITAR EL ESTRÉS CRÓNICO. El estrés crónico tiene muchas consecuencias dañinas sobre el organismo y el cerebro, libera de forma constante hormonas glucocorticoides que afectan directamente al cerebro. Lo mejor para contrarrestarlo es practicar deporte.

8. NO FUMAR. Este hábito puede producir pequeños infartos cerebrales y declinar las funciones mentales. La nicotina produce una reducción de la memoria y la atrofia y la muerte de las neuronas. Además, aumenta el estrés oxidativo en el cerebro.

9. DORMIR BIEN. Necesitamos entre siete y ocho horas de sueño reparador cada noche para que nuestro cerebro pueda borrar aquella información innecesaria y reforzar los conocimientos aprendidos. También para reparar tejidos dañados.

10. EVITAR EL APAGÓN EMOCIONAL. La motivación, la ilusión, la emoción, es lo que nos empuja a tener ganas de vivir. Ése es el motor que llevamos dentro y que nos mueve a querer seguir estando vivos.

11. AGRADECIMIENTO. Agradecer es uno de los gestos humanos más bellos, que une a quien agradece y a quien recibe el agradecimiento. La vejez es un tiempo sano de agradecer, de dar, de crear nuevos lazos y dejar atrás antiguos lastres que eran causas de tensiones, angustias y pesadumbres.

12. LAS PEQUEÑAS COSAS. Ser mayor, de mente clara y sano es un privilegio. Disfrutemos de las pequeñas cosas, sin crearnos necesidades por las que tengamos que luchar para conseguirlas.


Aquí tenéis un video con el mismo mensaje.